Diario Vasco

Euskal herriko gazta txapelketa larunbatean jokatuko da

Larunbat honetan Idiazabalen jokatuko da Euskal Herriko Gazta txapelketa eta horregatik laguntza eskatzen du herriko Udalak. Horrela bihar, 16:00etan herriko plazan, «antolaketarako eta prestakuntzak egiteko herritarren laguntza eskertuko genuke postuak montatu eta desmontatu ahal izateko», diote. Zeregin honetarako prest dagoena «azal dadila bihar eta larunbatean ere postuak desmontatzeko, baita ere 16:00etan».

Ipuin kontaketa

Udal Liburutegiak gaur ipuin kontaketa saioa antolatu du, 'Nik pirata izan nahi dut' izenburupean. Udaletxeko areto nagusian izango da 18:00etan.

Kanto poteo irteera

Gaur ere kantu-poteoko taldea abestera aterako da 19:00etan hasita Xume tabernatik. Ibilbidea: Xaloa-Batzoki-Guzta-Odei eta Pilarrenea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate