Diario Vasco

Udazkeneko kultur egitarauak etena egingo du azaroaren erdialdera arte

Musika izan da nagusi Alegiako Kultura batzordeak udazkenerako antolatutako kultur egitarauaren lehen txanpan. Hilaren 15eko Txintxarri Egunean herriko abesbatzak eta Palentziako Dueñas herriko Castilla Vieja abestaldea kantuan izan genituen, eta astebete geroago Eñaut Elorrietak leporaino bete zuen Elizpe zinea. Bi musika emanaldi horien artean, hilaren 19an Maite Francok ipuinak kontatu zizkien liburutegian 4 eta 7 urte bitarteko haurrei.

Hala, udazkeneko kultur egitarauak etena egingo du azaroaren 16ra arte: beste ipuin kontalari baten bisita izango dute egun horretan liburutegira gertura-tzen diren haurrek, Ines Bengoarena, hain zuzen ere. Eta hortik aurrera, eten gehiagorik gabe luzatuko da egitaraua abenduaren 3ra arte. Loatzo Musika Eskolakoen kalejira edota Anariren kontzertua dira bigarren txanda horretako hitzorduetako bi.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate