Diario Vasco

La Salvadora presako bi tarte eraitsi dituzte

Presaren bi tarte eraistea nahikoa izango da baldintza orokorrak hobetzeko.
Presaren bi tarte eraistea nahikoa izango da baldintza orokorrak hobetzeko. / URA
  • URAk egindako lanek salmonidoen joan-etorriak ahalbidetuko dituzte eta Oria ibaiaren ur-goraldiekiko segurtasuna handituko dute

La Salvadora presa energia hidroelektrikoa sortzeko eraiki zen bere garaian; xede horrekin urak desbideratzeko, alegia. Erabilera horretarako zeukan kontzesioa iraungita, URA Uraren Euskal Agentziak presako tarte batean pareta eraisteari ekin dio. Lan horiei esker, besteak beste, salmonidoei Orian ibaian gorako bidea -Tolosaraino ez dute beste oztopo zeharkaezinik- errazteko. Izan ere, presa horrek arrain migratzaileen joan-etorriak zeharo oztopatzen zituen Oria ibaian. Oso altua ez izanagatik, luze samarra zen, eta Oriaren tarte zabal batean ertzetik ertzera egiten zuen bide, Oriak bihurgune zabal ikusgarri bat pasa eta geroko tarte batean.

URAk ohar baten bidez azaldu duenez, «ibaien egoera ona lortuko bada, uren kalitate fisiko-kimikoaz haratago, zein unean uneko gutxieneko emari ekologikoei eusteaz haratago, ezinbestekoa dugu ibilguen morfologia ahalik eta gutxien artifizializatzea, eta bertatik bide egin behar duten espeziei igarobideak ez etetea azpiegitura igarogaitzekin. Hori izan da La Salvadorako tartetxo bi eraistearen xede agerikoena».

Lanok presa-azpiegituraren beste tarteak aintzat hartu dituzte, eta bateragarri egingo dute Adunako ondare industrialaren oroigarri horri eustea, nahiz ibaiaren tarte horretan egoera ekologikoa hobetzea, bertan bizitoki duten mehatxutako espezien hobe beharrez.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate