Diario Vasco

Ikusle ugari Jainkoneako bertso saioan

Egaña eta Martin, bertsotan.
Egaña eta Martin, bertsotan. / NÚÑEZ

Jende ugari gerturatu zen igandean Andoni Egañaren eta Alaia Martinen bertso emanaldira. Jainkoneako terrazan, mahai gainera igota, gustura aritu ziren kantuan bi bertsolariak. Inguruan bildu ziren hainbat ikusle, bertso bakoitza txalotu zutenak.

Zientzia astea

Gaur Zientzia astearen jardunaldi berria izango da herrian. Arratsaldeko 17:00etan eta 18:00etan, Ana Galarragaren eskutik ipuin kontaketa eta esperimentu saioa izango da 'Marikalanbre bizitaren laborategian' titulupean. Ugaro ikastetxeko liburutegian izango da, 5-9 bitarteko haurrentzat. Gonbidapena behar da parte hartzeko. Euskaraz eginiko saioa izango da.

Gainera, arratsaldeko 19:30ean, kantu jira udaletxe aurretik abiatuta, Elekun abesbatzaren eskutik. Une berean tabernek eta gaztetxeak pintxo-potea eskainiko dute parte hartzaile guztiei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate