Diario Vasco

Datorren igandean izango da XXII. Ardiki Eguna

Modes eta Arantxa, mondejuak egiten.
Modes eta Arantxa, mondejuak egiten.

Ardiki Elkarteak antolaturik, datorren igandean, hilak 30, egingo da XXII. Ardiki Eguna, programa honen arabera: 10:30ean, Diana, herriko txistulari, Xapre eta Furriela, Otolaza, Narbaiza eta Juan Mari Beltran trikitilariak, Hernaniko Musika Eskolako albokari eta dultzaina-jole eta txistulariek alaituta. Hortik aurrera: artisautza-erakusketa, mondejuak eta gazta egiten, galtzerdiak eta saskiak egiten, ganadu-erakusketa, Latxa arrazako ardien erakusketa, ahuntz azpi gorriak, pottokak, eta artisautza-lanen azoka eta salmenta.

Eguerdiko 12:00etan, Zaldibiako XXII. Mondeju Txapelketa eta XIX. Aralarko Gaztaren Lehiaketa. Eguerditik aurrera: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioak, mondeju-dastatzea...; 13:30ean, sari-banaketa; 14:30ean, bazkaria herriko jatetxeetan: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta, gazta eta kafe konpletua; bazkaritarako txartelak jatetxeetan daude salgai; 18:00etan, 'Erromeri bira Goierri' (dantza egiteko aukera nahi duten guztientzat); 19:30ean, Ostolaza, Narbaiza eta Juan Mari Beltran trikitilariekin lagunarteko kalejira, 21:30ean, Ardiki Egunaren bukaera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate