Diario Vasco

Bihartik abian, Berastegiko kultur astea

Udazkeneroko legez, bihartik abian izango da aurtengo kultur aldia, datozen bi asteburutan zehar burutuko dena hain zuzen. Bihar osteguna, 'Tolosaldea galdeketaren bidean', Beñat Sarasola eta Jone Amonarrizek eskainiko duten hitzaldia izango da lehen ekitaldia.

Ostiralean, arratsaldeko 16:30ean, bizikleta ginkana egingo da eskola atarian, eta honekin batera betiko jokoak frontoian, eta tartean merienda. 19:30ean, NUN-eko espedizioa India ikus-entzunezkoa, Iñigo Lizarribar, Ibon Zabala eta Mikel Legarretaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Larunbatean, goizeko 10:30ean, garagardoa etxean egiten ikastekotailerra (1.saioa) Axier Saizarren eskutik Urepele Elkartean. Arratsaldeko 15:00etan Mus txapelketa herrikoia Ategin. 17:00etan 'Prinze Txikia' filma haurrentzat, erabilera anitzeko gelan. Illuntzean pintxo potea. Eta gaueko 23:00etan hasita, musika, Katez eta Elizagoien ahizpak taldeekin Urepele Elkartean.

Igandean, 11:00etan ospatuko den meza nagusiaren ondoren, Ana Iparragirre organo-jolearen eta Nerea Barriola sopranoaren emanaldia, San Martin parrokian. Arratsaldeko 17:00etan, bestalde, 'Izeba Tekla' ikuskizuna musika eta jolasak tarteko, eskolako gimnasioan. Azkenik, aste honetako ekitaldiei amaiera emanaz, 'Bi poliedro'. Txistua eta akordeoia musika emanaldia, erabilera anitzeko gelan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate