Diario Vasco

Zabortegia dela-eta bilera irekia bihar Mutiloan

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Gipuzkoako hondakinak Mutiloako hondakindegira ekartzeko asmoa adierazi zuenetik hainbat bilera burutu dira herrian.

Herritar talde batek deiturikoa herriko enparantzan burutu zena, bertatik ekimen desberdinak bururatzeko asmoa adostu adostu eta horretarako plataforma sortu zen.

Lehenengo bilera hauetan, 150 pertsonek parte hartu zutela adierazi dute antolatzaileek. Bertan Debagoinan sortu zen plataformako kideek parte hartu zuten beraien esperientziaren berri emateko.

Bertaraturiko guztiek beraien desadostaduna agertu zutela jakitera eman dute antolatzaileek. Birziklatzearen aldeko kontzientziatze aldera ere lanean jarraitu beharko li-tzatekeela ere azpimarratu zuten.

Aldi berean ekintza desberdinak aurrera eramatearen beharra ere baieztatu zen horretarako plataforma sortu zelarik. Hain zuzen plataformak deituta gaur asteartea Mutiloako plazan bilera berri bat bururatuko da 18:30etatik aurrera, besteak beste ekintzak adosteko asmoz.

Bestetik herriko udal ordezkariak ere ari dira beraien esku dagoena egiten, gaia argitaratu zenetik harreman zuzena izan dute erakundeekin. Egin duten kudeaketa lana eta prozesua zein egoeretan dagoen jakitera emateko atzo bilera irekia deitu eta burutu zuten udal ordezkariek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate