Diario Vasco

Intxurreko kadete neskek 6 eta 0 irabazi diote Danenari

Intxurreko kadeteen mailako nesken taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen iragan larunbatean. Danenaren aurkako lehia zuten alegiarrek eta goitik behera nagusi izan ziren, partida amaieran markagailuak erakusten zuen 6 eta 0 emaitzak argi uzten duen moduan. Garaipen honekin guztira zazpi puntu dituzte eta sailkapeneko laugarren postuan daude. Hurrengo neurketa beraien atzetik hiru punturekin dagoen Hernaniren zelaian jokatuko dute. Maila bereko mutilek, bestalde, bina berdindu zuten Ordizian. Bosgarren postuan dira zortzi punturekin eta hirugarren dagoen Beasain izango dute aurkari etxean asteburuan. Jubenilek ere garaipena lortu dute igaro berri den futbol jardunaldian. Hauek ere Danena izan zuten aurkari eta, kasu honetan ere, erraz nagusitu ziren: 4 eta 0 irabazi zuten. Sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira bederatzi punturekin, eta eurekin berdinduta dagoen Idiazabalen zelaian jokatuko dute asteburuan. Azkenik, gorengoen eta infantilen mailako taldeak punturik gabe geratu dira asteburuan. Gorengoek 4 eta 0 galdu zuten Are-txabaletan. Porrot honekin sailkapeneko hamaseigarrenak dira lau punturekin eta hurrengo neurketan Zumaiakoren bisita izango dute etxean. Infantilek, berriz, 0 eta 2 galdu zuten etxean Aizkorri Goierriren kontra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate