Diario Vasco

Igandeko herri bazkariko txartelak salgai Belauntzan

Zortzigarren urtez jarraian Ferie egingo da Belauntzan igande honetan. Frontoian artisautzako hainbat postu eta herriko ganaduzaleen abereak izango dira eta baserriko tresnak eta bertako baserrietako barazki, fruta eta elikadura produktuak erosteko aukera izango da. Goiz guztian trikitilariek alaituko dute giroa eta azokan egongo diren postuetako produktuekin osatutako saski eder bat ere zozkatuko da. Ondoren, 14:30 inguruan herri bazkaria egingo da Ostatuan. Txartelak Ostatuan bertan erosi ahal izango dira 25 eurotan ostegunera arte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate