Diario Vasco

Giro bikaina Bedaioko azoka berezian

Barazki, fruta, esneki, gazta, talo... produktu ugari erosteko aukera egon zen Bedaion. Erakusketa ere jarri zuten.
Barazki, fruta, esneki, gazta, talo... produktu ugari erosteko aukera egon zen Bedaion. Erakusketa ere jarri zuten. / DV
  • Dagoeneko 9 urte pasa dira bedaiotarrek lehen azoka egin zutenetik

Pozik agertzen ziren bedaioarrak igandean izandako azokaren arrakastarekin. Ziotenez, «gaur Bedaioko azoka erabat kontsolidaturik, gogor, sendo eta sasoiz ager-tzen da Tolosaldeko azoken artean. Bedaioarrak umiltasunez baina harro, auzolanean, talde lana baita gakoa, Bedaioren izena eta izana zabaltzeko helburuarekin bateginez lanean aritu baikara».

Igandean, «jendetza hurbildu zen Bedaioko kaskora. Hurbileko herrietako jendea gehien izan bazen ere, Hondarribia, Irun, Zarautz, Zumaia eta Eibarko jendea ere agertu zen Bedaio ezagutzera bedaiotarren helburu garrantzitsuenetakoa beteaz».

Azoka aktiboa, adin guztietarako pentsaturikoa, garai garaiko produktuak, aurkezpen zuzena, baserriko animalien erakustoki xumea baina zabala izan zuten prest.

Talogileen lana ikusgai, taloa ondo beterik eta mokadutxoa jan ondoren, bisitariek aurkezturiko kalitatezko produktuak dastatu eta etxeratzeko aukera izan zuten bertaraturikoek. Mondeju tailerrean, mondejuak duen lanaren islada agertu zen baita lan onaren emaitza ikusi ere. Matxina saskigilea, Larreta yogurrak, Azkonita eztia, Arretxe lorategiko landareak, Alkartasuna kooperatibako erraboliak, Zumizketako babarrunak eta Ilorretako gaztak salgai egon ziren besteak beste. Berdura soilik dastatzen duten horiek ederki bete zituzten poltsak bertako sagar, baba, intxaur, babarrun, eskarola eta gainerakoekin, edertasun handiko barazkiak ikusi ziren Bedaio aldean. Erakus txokoa ere izan zen Bedaioko pilotalekuan. Bedaioarrek sorturiko gunea izan zen. Aurtengoan denborari, aintzinako ordulariari eman diote espazioa. Aintzinako ohiturak eta lanak gaur egun oraindik bizirik darraite, lan onaren islada direlako eta horrela jarraitu behar dute, bizirik, funtzionatzen.

Bedaioko azokako saskiaren sariduna ere agertu zen eta ohitura den bezala aurkezturiko postu guztien laguntzarekin osatutako saski bikainaren berri izango du. Aurtengoan Mattini egokitu zaio.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate