Borrar

Abian da III. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa

I. ARRATIBEL

Martes, 25 de octubre 2016, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Martxan da Zizurkilgo Hernandorena Kultur elkarteak eta Harituz Bertsozale Elkarguneak elkarlanean antolatutako lehiaketa. Aurten ez da diaspora atalik izango; horren ordez, hiru adin atal bereiziko dira: 14 urte artekoak, 14-18 urte bitartekoak eta 18 urtetik gorakoak. Bina sari izango dira adin tarte bakoitzarentzat. Sari banaketak bertso jarrien gauarekin bat egingo du. Harituz Bertsozale Taldeko kideek azken urteetan egindako afalosteko bertso kantaldia sari-banaketaren ostean izango da (abenduaren 3an). Beraz, sarituek ere euren sorta abestu ahal izango dute musikarien laguntzaz. Bertsoen gaiak eta neurriak libreak izango dira eta epaimahaia Harituzeko kideek osatuko dute. Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 18a izango da eta lanak era anonimoan helarazi beharko dira info@hernandorena.eus helbide elektronikora edo Hernandorena Kultur Elkartearen egoi-tzara (PK. 22; Iriarte etxea, Pello Mari Otaño plaza, 20159 Zizurkil). Informazio gehiago eskuratzeko ikusi lehiaketako oinarriak eta idatzi info@hernandorena.eus helbidera edo deitu 656.743.741 telefonora.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios