Diario Vasco

XXVI. Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa

Haur eta gazteen artean sormena eta hizkuntzarekiko ardura sustatzeko asmoz, Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa antolatu dute, hogeita seigarrenez.

Lehiaketa 16 urte arteko gaztetxoentzat dago zuzendua, hain zuzen, Ibarran bizi edo ikasten dutenentzat. Parte hartzaileek jatorrizko lanak euskaraz aurkeztu behar dituzte, banaka, betiere lanak aurretik saritu gabeak eta argitaragabeak izanik. Gaia askea da, eta egile bakoitza modalitate batera edo gehiagotara aurkez daiteke, modalitate bakoitzeko lan bakarra aurkeztuz.

Modalitate biak poesia eta prosa dira, hiru mailatan bereizita: 1. maila, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3 kurtsoetarako; 2. maila, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. kurtsoetarako; eta 3. maila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila guztientzako. Lanek ez dute egilearen sinadurarik, ezizenik edo bestelako seinalerik izan behar. Lan bakoi-tza gutun-azal itxi batean entregatu beharko da, kanpoan lanaren izenburu, maila eta modalitatearekin. Gutun-azalaren barruan, egilearen izena eta bi abizenak, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta ikasmaila azaldu beharko dira.

Lanak Ibarrako udaletxeko Euskara Zerbitzuan edo Kultur Etxean entregatzeko azken eguna azaroaren 7a izango da. Irabazleek oroigarria eta liburuetan gastatzeko 30 euroko diru-saria irabaziko dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate