Diario Vasco

Segurako Udalak plaza inguru guztia berrantolatu nahi du

Herriko plaza, Errebote plaza, arboladia eta frontoia zaharra biltzen dituen gunea berrantolatzeko asmoa du Udalak. Erreboteko eraikina bota ondoren, gune horretan zer egin erabakitzeko proposamenak biltzeko fasea martxan da. Batzorde bat ere eratu zen horretarako eta egunotan hainbat bilera egin dira elkarte eta sektore desberdinekin. Hurrengo astean, hilaren 26an, herri batzarrak egingo dira, herritar orok eremuaz mintzatzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan dezan. Inkesta batzuk ere bidaliko dira etxeetara.

Hurrengo fase batean, egin nahi den berrantolaketaren proposamena aurkeztuko da. Proiektuari ekarpenak egiteko tarte bat ireki ondoren, azken proiektuaren aurkezpenarekin amaituko da prozesua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate