Diario Vasco

Gipuzkoako txapelketako lehiak gaur kiroldegian

Pilota partiduei dagokienean bihar, igandea, Gipuzkoako txapelketako zenbait partida lehiatuko dira Lazkaoko udal kiroldegiko pilotalekuan goizeko 10:00etatik aurrera. Goena (lehen urteko infantila), Exeberria (bigarren urteko infantila) eta Zubizarretak (bigarren urteko alebina) banakako hiru partida lehiatuko dituzte lehenengo, Aretxabaleta, Aloña Mendi eta Bergarako pilotarien aurka hurrenez hurren, eta Iraitz Zubizarreta eta Beñat Garmendiak osatutako bikoteak Azkoitiko ordezkarien aurkako partida jokatuko du ondoren, txapelketa berdineko nagusien mailan.

Ordu berean Gartzaron izango dira baita ere Lapkeko ordezkariak. A. Garmendiak Gutierrezekin batera jokatuko du bertako txapelketako partida lehenengo, Mata-Santamariaren aurka, eta M. Garmendiak Marcosekin batera lehiatuko du ondoren, Egiguren-Murua bikotearen aurkakoa. Baztango txapelketak ere izango du Lapkeko ordezkaritza. Bihar, 9.30ean, Elizondoko pilotalekuan, Garcia (Lapke) eta Goikoetxeak osatutako bikoteak, Iribarren-Etxeberriaren aukako partida lehiatuko du.

Gaur, larunbata, Senar izango da Altzon, 16:00etan, Intxurreko ordezkariaren aurkako Gipuzkoa txapelketako partida lehiatzen; Zubizarreta Gartzaron, 16:00etan, Arrillagarekin batera Oroz-Etxague bikotearen aurkako partida jokatzen; eta Goiburu Deban, 18:00etan, Euskal Jolaseko ordezkariaren aurkako Gipuzkoa txapelketako norgehiagokan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate