Secciones
Servicios
Destacamos
M. C. ELORZA
Viernes, 21 de octubre 2016, 00:17
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ondarearen Europako jardunaldiak izan dira Idiazabalen. Migrazioaz eta kultur ondareaz ere aritu dira azken egunotan herrian. Gure lurraldean gertatutako migrazioei buruzko kultur ekintza programa zabal eta anitza, guztiei zuzendua, antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Udalak.
Idiazabalgo Indiano etxeen historia ezagutzeko aukera egon da, bisita gidatuekin. Hauen arduradunak Anttonio Berasategi eta Iñaki Arriaran izan dira. Beraiekin hainbat herritarrek hartu dute parte Idiazabalgo historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko.
Bisita gidatuak
Berasategik eta Arriaranek XIX eta XX. mendeetan, Idiazabaldik Ameriketara joan zen jende ugariren historiak kontatu zituzten, eta baita ere bertan arrakasta ekonomikoa nola eduki zuten azaldu. Esan zutenez, «herrira itzultzean horren erakusle izatea nahi zuten 10 jauregi eraiki zituzten. Horrez gain indiano hauek, herriari zenbait dohaintza ere egin zizkioten. Aldi berea, Argentinan Idiazabal izeneko herri bat egotearen arrazoiak ezagutu zituzten bisitan parte hartu zutenek», hau guztia Anttonio eta Iñakik ezautzeko aukera eman ziguten bisita gidatuan. Baita ere Pilarreneko Lorategian Erlojue Etxe txiki baten dagoena, Txomenaneko jabeak erosi zutela esan zuten, 1.000 pesetan eta ordaindu zuten lau zatitan asko zelako eta berak Idiazabalgo herriari oparitu ziola.
Areto futbola
Idiazabal Gorrotxategi senior mutilak gaur jokatuko dute ligako bosgarren jardunaldia 21:45etan Anoeta FT taldearen aurka, Anoetako Abrahan Olano kiroldegian.
Idiazabal Xaloa senior neskak gaur seigarren lagunarteko partida jokatuko dute, arratsaldeko 19:15etan, Loinazpe taldearen aurka ,Idiazabalgo Zelaako kiroldegian. Azkenik, Idiazabal Xaloa senior neskak bihar larunbatean goizeko 11:00etan jokatuko dute Eskoriatzako KE taldearen aurka lagunarteko zazpigarren partida Idiazabalgo Zelaako kiroldegian.i
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.