Diario Vasco

Igande arratsaldean Reme alemaniarrak kontzertu eskainiko du

Asteburu honetan Zeraingo Tellerine nekazalturismoan Alemaniako abeslari talde bat izango da. Talde honetako Remek ordea ez du lehenengo aldia Zerainen egun batzuk igarotzen dituela. Bere familiarekin dagoeneko aurretik Zerainen bere egonaldiak egin ditu eta Zeraingo Andre Mari jaietan ere parte hartu du pare bat urtez.

Reme Euskal Herriarekin erabat maitemindua gelditu da, Euskaraz ere dagoeneko ikasten ari da eta moldatu ere egiten da.

Herriak egin dion harrera eskertzeko kontzertu bat eskaini nahi dio herriari bere Alemaniako lagunekin. Kontzertu hau igande arratsaldean izango da. Arratsaldeko seietan herriko elizan eskainiko dute kontzertua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate