Diario Vasco

Elkartasun Eguna asteburuan hainbat ekitaldirekin

Aurten ere Elkartasun Eguna izango da Lazkaon asteburuan, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko helburuarekin, eta bi eguneko egitaraua prestatu dute antola-tzaileek horretarako.

Gaur, ostirala, talo, gaztina, sagardo kupela eta haur jolasasak izango dira plazan arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Iban Urdangarin eta Aratz Igartzabal bertsolarien saioarekin, kupelaren inguruan.

Bihar, aldiz, Mirentxin apustua (13:00etan), poteoa trikitilariekin (13:30ean) eta bazkari herrikoia (14:30ean) ospatuko dira.

Bazkalondoren trikitalariak berriro, manifestazioa herrian zehar (18:30ean) eta Gurera taldearen kontzertua (19:00etan) eta ospakizunekin amaitzeko, DJ-a Oker tabernan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate