Diario Vasco

Ion Ander Izagirre Frontenis txapelketako izen emateak ireki dira

  • Lau modalitatetan jokatuko da txapelketa: mutilak banaka eta binaka, neskak binaka eta mistoa. Finala, abenduaren 6an

Aurten XXV. edizioa egingo du Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketak. Lau modalitatetan jokatuko da: mutilak banaka eta binaka, neskak binaka eta mistoa. Azaroko hirugarren asteburuan hasiko dira partidak, eta asteburuero jokatuko dira. Finala, ohikoa den bezala, abenduaren 6an jokatuko da.

Izen emateko epea irekia dago jada. Parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu eta bikoteko 10 euro. Izen ematea Berrobiko Iriarte Jatetxean eta Tolosako Aralar Kirolak dendan egin ahal izango da. Txapelketarako partiden zozketa irekia egingo da azaroaren 15ean Etxolan.

Era berean, antolakuntzak jakinarazten du partida bakoitzeko irabazleak hurrengo partidako epaileak izango direla. Binakakoen kasuan, bata epailea izango da eta bestea markagailuaz arduratuko da. Ardura honetatik arrazoirik gabe alde egiten duenak txapelketatik kanporatua izango da. Informazio gehiagorako eta txapelketaren arauak www.izagirrefrontenistxapelketa.com helbidean kontsultatu daitezke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate