Diario Vasco

Urrup antzerki taldea Arerian izango da bihar

'Eva guztiak', bihar Arerian.
'Eva guztiak', bihar Arerian.
  • 'Eva guztiak' taularatuko du oraingoan talde goierritarrak, 22:00etan. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai, eta aurretik udaletxean

Bihar itzuliko da an-tzerkia Lazkaora denboraldi berriko lehen saioan. Urrup antzerki taldearen eskutik egingo du aurtengoan ere. 'Eva guztiak' antzezlana da ordiziarren produkzio berria eta hau izango da, hain zuzen ere, bihar bertan Lazkaoko aretoan eskainiko duten lana.

Urrup Antzerki taldeak 25 urte daramatza antzerkia lantzen Goierrin, denbora honetan antzezlan ugari aurkeztu dituelarik. Autore klasiko, moderno eta garaikideen antzezlanak taularatu ditu: Chejov, Ionesco, García Lorca, Dario Fo, Agatha Christie... Komedia, drama, umeentzako antzerki musikala, eta abar, gehienak euskaraz baina baita gaztelaniaz ere. Antzerki taldea Goierriko plataforma garrantzitsuena da antzerki eta interpretazio munduan lehenengo urratsak ematen hasteko eta oso harro sentitzen dira, bertan hasitako lau aktore jada aktore profesionalak egin direlako eta taldeko beste kide askok ere telebistako serieetan eta zinean parte hartu dutelako. Zuzendaria an-tzerki munduan urte askotako esperientzia duen Rosa Rojo da.

Matxismoaren aurkako lana

Emakumean pentsatuz egindako antzezlana da 'Eva guztiak', antzerki taldearen esanetan, «emakumeen artean sortua eta bilakatua, guztion gozamenerako. Muntai eszeniko hau eraikitzea ordea ez da erraza izan», diote, «gehienbat sormen kolektibotik egina dagoelako». Hamabi aktore izango dira eszenan, horietatik hamaika emakume, eta hauen artean Idoia Caballero, bere debutean, Urrupeko aktore lanetan. Jantziak eta karakterizazioak ere garrantzizko papera izango dute, zuzeneko musika eta koreografiekin batera.

'Eva guztiak' antzezlana molda-tzeko eta pertsonaiei ahotsa emateko, emakume gisa dituzten oztopoak eta nahiak aurrez aurre jarri dituzte Urrup antzerki taldeko emakumeek eta zeharo desberdinak diren pertsonaiak hezurmamituko dituzte obra honetan; kasurako, Eva, Isolda, antzerki-zuzendari bat, ikasleak... Denek lehen pertsonan hi-tzegingo dute, eta zenbaitek lehenengoz kontatuko dute beren istorioa.

Pertsonaia guztiak desberdinak izan arren, denen asmoa gizarte matxistak emakumeei ezarri dizkien rolak deseraikitzea da, umoreaz baliatuta, beti ere. Haatik, antzezlana matxismoaren aurka ilusioz lan egiteko aukera polita da. Baina komedia bat ere bada eta horregatik Areriara hurbiltzen diren emakumeek, taula gaineko Eva desberdinekin identifikatuta sentitzeaz gain, oso ondo pasako dute, ziur.

Gehiago jakin nahi duenaren- tzat, antzerki saioa 22:00etan hasiko da, bihar, Lazkaoko Areria kultur gunean. Sarrerak aurretik egongo dira salgai udaletxean, edo egunean bertan, emanaldiaren aurretik, leihatilan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate