Diario Vasco

Udalak 2017ko egutegirako argazki lehiaketa jarri du martxan

2017ko egutegia osatzeko argazki lehiaketara jarri du abian Asteasuko Udalak . Argazkien formatoa: TIF edo JPG, 300 pixel x pulgada resoluzioa eta A-4 neurria.

Pertsona bakoitzeko gehienez 20 argazki onartuko dira. Argazkiak CDan grabatuta aurkeztu behar dira. Aurkezteko epea: azaroak 4 (Asteasuko Udaletxean edo kultur-etxean).

Urtean zehar herrian izaten diren hainbat ekitaldietako argazkiak (festak, inauteriak, azoka...) edo Asteasuko txokoak (auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak) eta Asteasuko ikuspuntu desberdinak datorren urteko inprimakietan erabili ahal izateko aurkeztu nahi izan ezkero, beste CD batean entregatu behar dira.

Partaideen artean hiru afari zozketatuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate