Diario Vasco

Lierni Mendia artistaren 'Marraz marra' erakusketa ikusgai

  • Plazida Otaño liburutegian egongo da hilaren 30a arte; larunbat honetan tailer praktikoa eskainiko du

'Marraz marra' erakusketa ikus daiteke Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean, hilaren 30a arte. Lierni Mendia Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak ikusgai izango dira bertan.

Itxura batean sinestea zaila dirudien arren, erakusketan ikusgai dituen lan guztiak BIC boligrafoa erabiliz eginak dira. Hala ere, ez dute kolore aniztasun faltarik. Hainbat motatako loreak ikus daitezke koadroetan, marrazkiak egiteko erabiltzen dituen boligrafoen marrazkiak ere bai, bai eta eguneroko bizitzako objektuak ere.

Bestalde, larunbatean, bere teknika ezagutzeko tailer praktikoa emango du, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Tailerra doakoa izango da eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbidean (Joxe Arregi plazan). 12 urtez azpikoek heldu batek lagunduta hartu beharko dute parte.

Gaur, paleta, Intxaurren

Gaur, ezker horma gomazko paleta neska nagusiak 2. maila (J.San Sebastián y I.Erasun), finalerdiak jokatuko dute Zestoa (M.Etxeberria eta L.Lopetegi) aurka, 19:30ean hasita, Intxaur pilotalekuan. Eta, kanpoan, larunbatean, Eskuz binaka nagusiak 3. maila, Ziotza (A.Ezeiza eta J.Arregi) A multzoko, laugarren postuan, Gazteleku 2 (A.Etxezarreta eta I.Alberdi), bosgarren, aurka jokatuko dute, seigarren jardunaldian, 11:15etan, Arrate (Andoain). Azken, partidan 22-18 galdu zuten Tartaloetxe 1 taldearen aurka, Zegaman.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate