Diario Vasco

Gomazko paletan diharduten nesken partida gaur arratsaldean Elorrin

  • Lehiak 19:30ean hasiko dira

Ohi baino egun bat lehenago hasiko da aste honetan pilota jardunaldia Alegiako Elorri pilotalekuan. Gomazko paletan diharduten emakumezko jubenilen lehen mailako ligaxka hasiko da gaur bertan, eta multzo berean diren Intxurreko bi bikoteen arteko neurketa ikusi ahal izango da 19:30ean Elorrin.

Bihar, berriz, ostiraletako ohiko jaialdia ospatuko da 19:00etan hasita. Lehenengo bi neurketak gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira, infantilen mailakoak: Gazteleku eta Zestoa izango dituzte aurkari Intxurreko pilotariek. Jaialdiko hirugarren neurketan gomazko paletan ari diren neskak izango dira berriz ere protagonista, jubenilen bigarren mailakoak oraingoan: kasu honetan ere Intxurreko bi bikote ariko dira nor baino nor.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate