Diario Vasco

Gaur hasiko da Santa Fe parrokian katekesi ikasturtea

Santa Fe parrokiak adierazi duenez, gaur hasiko da 2016-2017 katekesi ikasturtea. Ohi bezala, arratsaldeko 16:30ean izango dira saioak betiko tokian.

Horrekin batera, honen berri ere eman du: datorren igandean egingo da kurtso hasierako familia liturgia, goizeko 11:00etan.

Dantza-ikastaroa

Atzo hasi zen helduentzako dan-tza ikastaro berria. Astean ordubeteko saioak izango dira: asteazkenetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, Karreranea kultur etxean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate