Diario Vasco

Ipuin kontalaria gaur liburutegian 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat

  • Maite Francok saioa eskainiko du arratsaldeko bostetatik aurrera

Alegiako Kultura batzordeak udazkenerako antolatu duen kultur egitarauaren baitan, gaur, asteazkenarekin, Maite Francok ipuin kontaketa saioa eskainiko du arratsaldeko 17:00etan liburutegian. Batzordetik adierazi dute 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango dela.

Eñaut Elorrieta

Bestalde, gogora dezagun kultur egitarauaren baitan larunbat gauean Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko duela gaueko 23:00etan zinean. Sarrerak kultur etxean daude salgai 10 euroren truke.

Ken Zazpi taldeko abeslari bizkaitarrak bere bakarkako abestiak aurkeztuko ditu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate