Diario Vasco

Igande honetan Finalistaren Eguna

Igande honetan, Gipuzkoako eskoletako Finalistaren Eguna ospatuko dugu. 2015-2016 ikasturtean zehar ikastetxe bakoitzak antolaturiko mendi irteera kopuru jakin bat egin dituzten ikasleak omentzeko egingo den ekitaldia da hauxe. Ikasle hauek diploma bana jasotzeaz gain, ikastetxe bakoitzak sari ezberdinak jasoko dituzte.

Aurtengo ekitaldia Amezti Mendi Elkarteak antolatu du Zegamako Udala eta Aitxuri Herri Eskolako Guraso Elkartearen laguntzaz.

Prestatu duten ibilaldia, herri eskolatik irten eta Oazurtzetik gora Elor Txikira izango da, ondoren Mendiatatik behera jaitsiz. Irteera ordua goizeko 9tan izango da lehen ikasle nahiz gurasoen-tzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate