Diario Vasco
Odei Agirre.
Odei Agirre. / PARRA

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte irakurzaletasuna sustatzeko

  • Datorren astelehenean ospatuko den Liburutegiaren Nazioarteko egunaren harira dira ekintzak

Urriaren 24an, Liburutegiaren Nazioarteko eguna izango dela eta, atzo, Odei Agirre, ipuin kontalaria Jolas Txokoan izan zen 'Ipuin Lotsatiak' emanaldiarekin.

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina, Olaberrian, urria hasieran hasi zen eta hori dela eta, urriaren zehar, Ihurreko liburutegira gerturatzen diren haurrei piruleta bana eta helduei txokolatezko goxoki bat ematen zaie. Parte hartzen dutenen artean, euskarazko liburuak erosteko bale bat zozketatuko da. Liburutegia astelehen guztietan irekita egongo da , 15:30etatik 19:00etara.

Bestalde, Udalak, aurten ere, 2015-2016 ikasturtean Euskarazko Ikastaroak burutu dituztenei dagozkien dirulaguntzak emango dizkie. Interesatuek, Udal Idazkaritzan eskaerak egin beharko dituzte urriaren 31 baino lehen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate