Diario Vasco

Zabortegiaren inguruko bilera Ormaiztegin

Joan den irailaren 28an, GHK (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak) jakinarazi zuen Cespa SA enpresak Mutiloan duen zabortegian urtero Gipuzkoa guztiko 102.000 tona zabor jasoko dituela.

Berri honek kezka eta egonezina sortu du inguruan eta horregatik herritar talde batek gaur, arratsaldeko 18:30ean, Ormaiztegiko plazan bilera ireki baterako deialdia luzatzen du, bai norbanako bai era guztitako taldeei. Bertan, proiektuaren inguruko informazioa azaldu eta gaiaz eztabaidatzeko aukera izango da, Herritarren kezkak eta nahiak aztertu eta lantzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate