Diario Vasco

Ostiralean odola emateko aukera izango dute amezketarrek

Amezketako Udalak jakinarazi du datorren ostiralean, hilaren 21ean, odola emateko aukera izango dutela Amezketan bertan hala nahi duten herritar guztiek. Arratsaldeko 18:30etik 20:30era egingo dira odol-ateratzeak kultur etxeko aretoan. Beraz, odol-emaile direnei zein orain arte sekula eman ez dutenei dei egiten die Udalak, «hitzordu garrantzitsu horretara hutsik egin ez dezaten».

Kontagailuen irakurketak

Gipuzkoako Urakek jakinarazi du etzi, astelehenarekin hasiko dituela Amezketan aurtengo hirugarren hiruhilekokoari dagozkion ur kontagailuen irakurketak. Etxetik kanpo aurkitzen diren abonatuek, irakurleak etxean utziko dien jakinarazpen zedula betez eman dezakete irakurketaren berri, kontagailuaren irakurketarik ez izateak euren hurrengo erreziboan eragina izan baitezake. Irakurketa horren berri emateko eskura dituzte ohiko bideak: Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902302222 eta 943318602 telefono zenbakiak eta www.gipuzkoakour.com atari digitala.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate