Diario Vasco

Hondakinen eta aparkalekuen ordenantza berriak lantzeko batzarra gaur

  • Herri batzarra 19:00etatik aurrera egingo da kultur aretoan

Adunako Udala bi ordenantza berri lantzen ari da azken hilabeteetan hondakinen eta aparkalekuen ingurukoak. Orain arteko lanketan prestatu dituzten zirriborroak aurkezteko herri batzarra egingo da gaur asteartea, urriak 18, kultur aretoan 19:00etan.

Hondakinen ordenantzarekin martxan dagoen hondakinen bilketa sistemaz gain, hondakinekin erlazionatutako beste eremu batzuk arautu nahi izan dira, besteak beste, obra hondakinak, hondakin arriskutsuak eta isurketa ilegalak. Bestalde, herriko aparkalekuen eta eremu publikoen erabilerarako ordenantzaren zirriborroa ere aurkeztuko da.

Herritar guztiak daude batzarrean parte hartzera gonbidatuak, gaien inguruko iritzia, proposamenak eta iradokizunak ematera ordenantza osoagoak egin ahal izateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate