Diario Vasco

Ariketa hipopresiboen ikastaroa

Osasun eta kirolerako ariketa hipopresiboen ikastaroa antolatu da ikasturte honetarako. Urriaren 21ean hasiko da ikastaroa eta ostiralero emango da bi ordutegi ezberdinetan, 10:30ean eta 14:45etan, Herri Antzokian. Ariketa hipopresiboen helburuak gerria murriztea, zoru pelbikoa errekuperatzea, arnasketa hobetzea eta sexu osasuna hobetzea dira. Irakaslea Igor Gutierrez izango da eta interesa dutenek 688.64.86.34 telefonora dei egin beharko dute informazio gehiagorako edota izen emateko.

Odol-ematea gaur

Aurtengo hirugarren odol-emate aukera izango da gaur Legorretan. Goizez, 10:00etatik 12:30era eta arratsaldean 17:00etatik 20:30era Herri Antzokian egingo da odol-ematea. Gainera, odol-emaileen Eguberrietako loteria ere egongo da salgai.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate