Diario Vasco

Hip-hip-Urri! ekimena izango da gaur

  • Itsasondo eta Legorretaren artean

Familientzako ekimena antolatu da gaurko Hip-hip Urri! ekimenaren baitan Itsasondo eta Legorreta artean. Haur eta gaztetxoengan bereziki pentsatutako ibilaldia antolatu da bi herriak lotuko dituena. Legorretatik goizeko 9:52etan hartuko da Itsasondorantz trena eta bertako haur eta gurasoekin elkartu ondoren mendi ibilaldia hasiko da.

Arama eta Altzaga herrietara igoko dira, Altzagaraten hamaiketakoa egin eta bazkalordurako Legorretara iritsiko dira. Plazan izango da bazkaria. Hamaiketakoa zein bazkaria norberak eraman beharko du etxetik.

Ibilaldian lau urtetik aurrerako haurrek parte hartu dezakete. Antolakuntzak hiru ordu eta erdiko iraupena kalkulatu du. Oinez ibiltzeko zailtasunak dituztenek Altzagaratera joan daitezke taldearekin hamaiketakoa egitera, edota Itsasondotik Legorretara zuzenean joan bidegorritik barrena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate