Diario Vasco

Bizi zaitez bizi ikastaroa antolatu da bigarrenez Berrobin

Egoera fisiko eta psikoemozionala hobetzeko ikastaroa antolatu da hiruhileko hobetarako Berrobi bizia ekimenaren barruan. 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua egongo da eta ariketa fisiko laburrekin batera, arnasketa ariketak zein egoera psikologiko eta emozionala bideratzekoak egingo dira. Ikastaroa gaurtik, urriaren 14an, abenduaren 2ra bitartean emango da ostiraleko 11:00etatik 12:30era, Etxolan.

Unai Arrieta psikologia eta zahartze aktiboan adituak zuzenduko ditu eskolak. Parte hartu nahi dutenek www.berrobibizia.com webgunean edo 943683294 telefonoan izen eman beharko dute.

Ikastaroaren prezioa 35 eurokoa da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate