Diario Vasco

Euskarazko biniloen erakusketa ireki dute Larraulgo Ekomuseoan

Koldo Jauregi diskoen inguruko azalpenak ematen.
Koldo Jauregi diskoen inguruko azalpenak ematen. / NÚÑEZ

1966tik 1990eko hamarkadara bitartean argitaratutako euskarazko binilozko diskoen bilduma erakusketa batean bildu du DINA 7 Kultur Taldeak Ekomuseoan. Hurrengo hilabeteetan ikusgai egongo da Koldo Jauregik bildutako 265 disko ezberdinen bilduma, 33 eta 45 rpm-koak. Musika arlo ezberdinetako biniloak daude, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Egan, Akelarre, Mikel Laboa, Errobi, Joselu anaiak, Pantxoa eta Peio eta abar, garai hartan famatuak ziren Kaxiano, Pablo Sorozabal eta Antton Valverde, besteak beste, baita bertsolaritzakoak, txistularienak, txarangak, soinu handikoa, soinu txikia eta umeei zuzendutakoak ere. Herritarrak ere presente daude, Martin eta Iturribideren diskoarekin.

Inauguraziora hurbildu ziren herritarrek diskoak aukeratu eta bertan jarri zituzten bi tokadiskoetan, 1978 eta 1981 urtekoak, entzuteko aukera izan zuten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate