Diario Vasco

Eskuzko hiru partida eta gomazko paletako bat jokatuko dira bihar Elorrin

Gipuzkoako Ezker Horma txapelketako lau neurketa jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek bihar 19:00etan Alegiako Elorri pilotalekuan ospatuko den pilota jaialdian. Eskuz binaka ariko diren alebinek zabalduko dute jaialdia: Intxurreko bikoteak Lapkekoaren aurka jokatuko du.

Horien ostean, gomazko paletako modalitateari dagokion partida ikusi ahal izango da; izan ere, gomazko paletan ari diren emakumezko jubenilen bigarren mailako ligaxka hasiko da asteburuan. Hala, multzo berean diren Intxurreko bikoteetako bi ariko dira nor baino nor biharko jaialdiko bigarren partidan.

Jaialdiko azken bi partidak eskuz binakakoak izango dira, gizonezko nagusien hirugarren mailakoak: Intxurreko bikoteek Azkoitiakoak eta Mundarrokoak izango dituzte aurkari bi neurketa horietan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate