Diario Vasco

Iratxeko txangorako txartelak bihar jarriko dira salgai Jubilatuen elkartean

Alegiako Jubilatuen elkarteak Iratxera (Nafarroa) irteera antolatu du urriaren 20rako, eta gogorarazi du bihar, ostegunarekin, jarriko direla salgai bidaiarako txartelak, 35 euroren truke: bihar eta etzi bazkideek bakarrik izango dute txartelak erosteko aukera eta hortik aurrera, plazak bukatu arte, bazkide ez direnek ere bai. Hilaren 20an goizeko 8:45ean irtengo da autobusa zubitik, 10:30ean iritsiko dira Iratxera eta, ezer baino lehen, hamaiketakoa egingo dute bertan: «Solomo eta piper ogitartekoa, salda eta ardo kopa bat», azaldu dute elkartetik. Sabela bete ondoren Dicastillon olio errota eta upategia bisitatuko dituzte eta bazkalordu-arte bertako azoka ikusteko denbora librea izango dute. «Bazkalosterako, berriz, bingoa eta dantzaldia prestatu ditugu, eta etxera bueltan abiatu aurretik pasieran ibiltzeko denbora librea izango dugu Garesen», gaineratu dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate