Diario Vasco

Ipuin-kontaketa berezia larunbatean, liburutegian

Larunbatean, ipuin-kontaketa berezia izango da Aiztondo bailarako Plazida Otaño liburutegian. Marrazkia, bertsoa eta musika uztartuko dira saio berezi horretan. Goizeko 11:00etan izango da, Ipuinen unibertsoa familian izenburupean. Horrez gain, larunbatean bertan hasita, Liburutik antzerkira tailerra emango da Plazida Otaño liburutegian, 7-10 urte bitarteko haurrentzat, Iraitz Lizarragaren eskutik.

Bestalde, igandean izango da Nafarroako Ikastolen Aldeko Jaia, Viana-Lodosan. Galtzaundi Euskara Elkarteak autobusa antolatu du, eta autobus horrek geldialdia egingo du Zizurkilen, goizeko 8:55ean, Oria paper-fabrikaren aurreko autobus-geltokian. Txartelak Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbideko bulegoetan (Joxe Arregi plazan) eskura daitezke, urriaren 14ra bitartean. Txartelaren prezioa 12 eurokoa da, eta 10 eurokoa Atarikideentzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate