Diario Vasco

Baserritarren Eguna da gaur

  • Ekitaldiak 9:00etatik egongo dira; aipatzekoak 12:30eko artaldeen jaitsiera herriko kaleetatik eta familientzako tailerra Gaztaren Museoan

  • Idiazabalgo Udalak eta Abeltzainen Elkarteak antolatzen dute «baserritarren lana ezagutzera emateko» helburuarekin

Baserritarren Eguneren bosgarren edizioa gaur izango da Idiazabalen. Egun osoan zehar baserritarrak izango dira protagonistak eta beraien produktuak, animaliak eta tresneriak erakutsiko dizkiete bertaratzen diren guztiei. Ekitaldia Idiazabalgo Abeltzainen Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatu dute. Beraien helburua «baserritarren lana ezagutzera ematea eta herritarrak sentsibilizatzea».

Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera festari frontoi zaharrean ikusgai egongo den herriko baserrietako erakusketarekin. Aldi berean herriko plazan, tokiko ekoizleen eta Iparraldeko produktuen erakusketa eta salmenta egongo da.

Eguerdian txahal pintxoak salduko dira 1,5 eurotan eta 12:30ean herriko kaleetatik barrera artaldearen jaitsieraz gozatzeko aukera izango da. Geroago, 14:00ean, herri bazkaria udaletxe zaharreko arkupean.

Horrez gain egun guztian zehar Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera, izango da, arratsaldeko 16:00etatik 17:30era 'Hip-Hip Urri' egitasmoaren baitan 'Idiazabal Gazta dastaketa familian' tailerra eskainiko dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate