Diario Vasco

Kultur ekitaldi ugari antolatu dituzte gaur eta bihar Larraulen

DINA 7 kultur taldea hasi da udazkeneko kultur ekin-tzak antolatzen. Gaur arratsaldean Ekomuseoan euskarazko biniloen erakusketa aurkeztuko da. 1966tik 1990 hamarkadara bitarteko 250tik gora binilok osatzen dute erakusketa berria, arratsaldeko 19:00etan irekiko dena. Aurkezpenaren ondoren, norberak nahi duen musika aukeratu eta dantzatzeko aukera egongo da.

Auzolana eta linu-putzua

Bihar asteazkena, hilak 12, linu-putzua ezagutzeko irteera antolatu du DINA 7 kultur taldeak. Goizeko 10:00ean da hitzordua plazan eta kotxez joango da. Katillutxuloko lursail batean berreraiki da linu-putzua eta bertan jarriko da beratzen Larraulen egindako lihoa. Lan honen emaitza Kultur Astean egongo da ikusgai.

Era berean, Udalak PR-116 bidearen egokitzapenean jarraitzeko auzolana egingo du bihar goizean. Taldea goizeko 8:30ean irtengo da plazatik eta bigarren egurrezko zubia egitea izango da eguneko lan nagusia. Hala ere, linu-putzua bisitatu nahi dutenek aukera izango dute, pare bat orduko etenaldia egingo baita linu-putzura hurbildu ahal izateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate