Borrar
Eskaintza polita aurkitu zuten bertaratutakoek; herriko baserritarrek barazkiak eta artisauen lanak.
Jende asko hurbildu zen Zizurkilgo Azoka berezira

Jende asko hurbildu zen Zizurkilgo Azoka berezira

Intxaur frontoian, 23 artisauren lanez (lau zizurkildar) gozatzeko aukera izan zen

IMANOL ARRATIBEL

Martes, 11 de octubre 2016, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldiaren laguntzarekin, ederra izan zen XIX. Azoka eguna Zizurkil goian. Goizean zehar jendetza ibili zen Teodoro Hernandorena kalean eta inguruetan, eta baita Intxaur frontoian ere. Bertan zer esana Paleike (Ainhoa Mujikak eta Idoia Elosegik ) %100 material birziklatuz egindako artisautza txoko berezia izan zen azokan., Bestalde, Pinturak (Dario Arteta), Beira puztua (Argi Badago), burdina birziklatua (Axun Jauregi), Zeramika (Vicente Alcaide)... postuak jarri zuten. Gastronomia postuak Teodoro Hernandorena kalean egon ziren eta bertan denetarik erosteko aukera izan zen: baserriko produktoak, pateak, gaztak, eztia, loreak, gozogintza, bertako garagorda, arropak, bitxigintza, oihalak, kremak makrame lanak, foie naturla, erlezaintza, Perretxikoak, onddo freskoak eta fruitu lehorrak.....

Eguerdi aldera izan zen jende gehien Zizurkilen, El Salvador-en aldeko talo postuko kideek gelditu gabe aritu behar izan zuten lanean. Beste hainbat postu berezi ere izan ziren: Herriko San Millan eta Otaño ikastetxeetakoek eta guraso elkarteek ere jarri zuten postua. Teodoro Hernandorena kultur elkarteko kide, Joxin Azkue, "Zizurkilgo bailara eta topónimo" aurkezpena egin zuen udalaren postuan. 100 pertsona izan zen eguerdian herri bazkaritan Zimiterioan. Paella haundia jan eta gozatu zuten. Arratsaldean berriz, txikiek puzgarriak eta pottokak gozatu zituzten Lartin zelaian eta emakume eta gizonezkoen Euskal Herriko Ingude Jasotze Txapelketa jokatu zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios