Diario Vasco

Intxurreko jubenilek 8 eta 1 irabazi diote Ordiziari

Jubenilen taldeak eurekin berdinduta dagoen Tolosaren aurka jokatuko du hurrengoa.
Jubenilen taldeak eurekin berdinduta dagoen Tolosaren aurka jokatuko du hurrengoa. / RENOBALES

Jubenilen lehen mailan diharduen Intxurreko taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu berri du pasa den asteburuan, eta ez nolanahiko garaipena gainera: 8-1 irabazi zion Ordiziako taldeari. Hiru puntu horiei esker sailkapeneko hirugarren postuan daude eta beraiekin puntutara berdinduta dagoen Tolosaren zelaian jokatuko dute hurrengo neurketa.

Gorengoen mailako taldeak hirugarren puntua urratu zuen Ilintxaren zelaian bana berdinduta. Sailkapeneko hamabosgarrenak dira eta datorren jardunaldian punturik gabe azken postuan dagoen Mondragonen bisita izango dute etxean. Hiru puntuak lortzeko aukera ona izango du, beraz, Santos Irazustabarrenaren taldeak.

Kadeteen berdinketa

Kadeteen mailako mutilek bana berdindu zuten etxean Urolaren kontra. Hirugarren postuan dira zazpi punturekin eta Tolosa liderraren zelaian jokatuko dute hurrengo partida; tolosarrak jokaturiko lau partidak irabazita daude lehen postuan. Maila bereko neskek, bestalde, atsedena izan zuten asteburuan. Bigarren dagoen Euskaldunaren aurka jokatuko dute etxean datorren jardunaldian. Azkenik, infantilak asteburuan hasiko dira lehian. Aralar Intxurrek lehen mailako mutilen taldea soilik izango du aurten. Denboraldiari hasiera emango dion neurketa Idiazabalen zelaian jokatuko dute gaztetxoenek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate