Diario Vasco
«Harriduraz eta miresmen handiz» aritu ziren parte hartzaileak.
«Harriduraz eta miresmen handiz» aritu ziren parte hartzaileak.

Aralarko Troskaeta kobara bisitaldia

  • Aralarko Parketxeak eta Felix Ugarte elkarteak antolatu zuten espeleogia irteera pasa den asteburuan

Asteburu honetan espeleologia irteera bat antolatu zen Aralarko Parketxetik, Felix Ugarteko kideen eskutik. Aralarko Troskaeta kobara egin genuen bisitaldia.

Troskaeta benetan da leku berezia, eta urte mordoan zehar gizakiok naturari diogun begirune eskasaren ondorioak jasan dituen arren (hamaika pintada, seinale, zabor eta bestelako arrastoak), paisaia harrigarri bat gordetzen du lurrazpian.

Egitura karstiko anitzak daude Troskaetako barrunbean: estalaktita erraldoiak, estalagmita ederrak, zutabe luzeak, koladak, lenarrak...). Haitzuloetako hartzen hezurrak ere aurkitu ziren bertan eta haien atzaparkadak ikus daitezke oraindik. «Egitura guztiok harriduraz eta miresmen handiz begiratzen zituzten gurekin jarduera honetan parte hartu zuten abenturazaleek», zioten antolatzaileek, «eta hala ere, nekez uler daiteke naturak, urak zehazki, horren paisaia eder eta perfektuak sortu ahal izatea. Baina, nekezagoa da ulertzen, gu gizakiok nola izan gaitezken altxorrok suntsitzeko horren geurekoiak».

Zorionez, geroz eta urriagoak dira jarrera hauek eta Aralarko Parketxeko helburua mendiguneotako ondare naturala zaindu eta hedatzea den neurrian, asteburuan, bederen, parte hartzaileengan «jarrera ona eta naturarekiko errespetua sustatu genuen. Hemengo altxorrak erakusten jarraituko dugu, ezagutzen dena soilik maitatuko delako, eta maite dena soilik zainduko delako».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate