Diario Vasco

Euskal jaiaren XVII. eguna izango da gaur Anoetan

Euskal jaiaren XVII. eguna ospatuko dute gaur egun guztian Anoetan. Mariren jaitsierak, jentilek eta sorginek lagunduta, eman zion hasiera atzo iluntzean aurtengo jaiari. Gaur goizean herriko txistulariek kalejira egingo dute herrigunean zehar eta 10:00etatik aurrera eskualdeko baserritar eta artisauen produktuen azoka irekiko da eguerdira arte.

Aurten mitologia eta sendabelarrak izan dira aukeratutako gaia eta horrela, 11:00etan nola egin ukenduak sendabelarrekin erakutsiko da eta haurrentzako euskal mitologiari buruzko tailerra egongo da. Eguerdian egingo da jaiaren aurkezpen ekitaldia eta ondoren, ataundarrek emanaldia eskainiko dute. Jarraian, ardo dastaketa egongo da Kukuak Kantuz taldeak alaituta.

Herri bazkaria 14:00etan izango da frontoian. Arratsaldean, berriz, plazako dantzak dantza- tzeko aukera izango da Aiko taldearekin, 18:00etan eta 20:00etan talogileak eta erromeria izango dira Ingo al deu? taldearekin, egunari amaiera emateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate