Diario Vasco

Bihar, odol emaileen elkartearekin hitzordua

  • Arratsaldeko 18:30etik 20:00ak arte izango da aukera odola emateko. udaletxe azpiko gelan burutuko da

Bihar astelehena, urriak 10, herriko odol emaile elkarteak antolatuta odol ateraketa berri bat gauzatuko da.

Azken odol ateraketetan bezala udaletxe azpiko gelan burutuko da. Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera eta 20:00ak arte emateko aukera izango da.

Odol emaile berriak

Odol emaile berriek ere parte hartzeko aukera izango duzue, bertara hurbilduz gero.

«Oraingo odol ateraketan parte hartuko duzuen odolemaile guztiei elkarterik eskerrik beroenak bidali nahi dizkizue, odola ematea bizia ematea dela ohartuz bihotz zabaltasunez eginiko keinua delarik», diote Ormaiztegiko Odol Emaileen Elkartetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate