Diario Vasco

Bihar amaituko da Haurreskolan izena emateko epea

Abendutik aurrera Alegiako Haurreskolara joaten hasi nahi duten haurrentzat izen-emate epe ofiziala bihar itxiko da, astelehenarekin. 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua eskaintzen du Alegiako Haurreskolak, haurrak egunean 8 orduz egon litezke bertan eta 7:30etik 17:00etara egoten da zabalik.

Haurreskolatik gogorarazi dute bihar amaituko den izen-emate epe ofizial horrez gain, Haurreskolak urte osoan zehar eskaintzen duela izena emateko aukera. Informazio gehiago jaso edota Haurreskola bisitatu nahi dutenak 15:00etatik 17:00etara gerturatu daitezke bertara edo, nahiago badute, 943654908 telefono zenbakira dei dezakete.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate