Diario Vasco

Xabier Mendiarazen hitzaldia asteartean, bizkarrezurraren zainketari buruz Asteasun

  • Udal aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta doan

'Bizkarrezurraren zainketari buruzko' izenburupean hitzaldia eskainiko du Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatua eta kiropraktikan lizentziatuak. Udal Aretoan, datorren, asteartean, 18:00etatik aurrera.

Hitzaldia lau zatitan banatuko du: hasieran sarrera bat egingo du; jarraian, bizkarrezurrak gure osasunean duen eraginaz ariko da; kiropraktikaren onurei helduko die gero; eta, amaitzeko, bideo labur bat emango du, segidan galderen tartea irekitzeko. Dohainik izango da eta herritar guztiak gonbidatu dituzte hitzaldira.

Gazteleku berria Lizardin

'Gazteleku' berria Lizardi etxean egongo da kokatuta eta ostirala eta larunbatean, 16:00etatik 20:00etara irekiko dute. Futbolina, mahai jolasak, bideokontsola, aldizkariak, musika... aurkituko dira eta herriko gazteei bertara azaltzeko eta ezagutzeko deia luzatu du udaletxetik.

Pilota, Usarrabi pilotalekuan

Atzapar pilota taldeak partida bat jokatuko du gaur. Eskuz binaka Nagusiak-1.maila, Atzapar (J.Urbieta eta G.Iruretagoyena) Intxurre (A.Gelis eta M.Aranguren) aurka jokatuko dute, Usarrabi pilotalekuan, goizeko 11:00etan hasita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate