Diario Vasco

Eñaut Elorrieta eta Anari etorriko dira Alegiara Udazken Kulturalaren baitan

Hilaren 15eko Txintxarri Egunarekin hasiko da Alegiako Udazken Kulturala, herriko abesbatzen egunarekin. Aurten nobedadeekin datoz gainera, eurekin batera Palentziako Castilla Vieja abesbatza ere kantuan izango baita. Musikak beste bi izen handi ere badakartza udazkenean: Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du hilaren 22an zinean eta abenduaren 2an Anari zuzenean ariko da gaztetxean. Eta musikaz ari garela, ezin ahaztu musikarien egunean, azaroaren 22an, Loatzo musika eskolako artistek egingo duten kalejira.

Txiki-txikienentzako bi ipuin-kontaketa saio aurreikusi ditu Kultura batzordeak: urriaren 19an Maite Francorekin eta azaroaren 16an Ines Bengoarekin. Eta txikien gurasoentzako 'Komunikazioa eta gatazken konponketa' izeneko ikastaroa prestatu du, azaroaren 30ean, abenduaren 7an eta 14an eskainiko duena Baikara elkarteak. Azkenik, Euskararen Egunean, abenduaren 3an, Larreta esnekiek tailerra eskainiko dute plazan eta ondoren hamaiketakoa izango dute aukeran bertaratzen direnek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate