Diario Vasco

Bihar Adinekoen Eguna izango da

  • Itziar Zurutuzak eta Santiago Redondok jasoko dute aurten adinekoen elkartearen omenaldia

Bihar, urriak 9, herriko adinekoen elkarteak antolatuta, adinekoen eguna izango da.

Eguneko ospakizunei hasiera meza nagusiarekin emango diote, hain zuzen, meza elkarteko hildakoen alde eskainiko dutelarik.

Ondoren bazkari batean elkartuko dira, Lierniko Mujika jatetxean eguerdiko 14:30ean izango delarik. Bazkal ondoren oparien zozketa egingo dute, musika doinuz dan- tza egiteko aukera ere izango dutelarik.

Omenaldia eta autobusa

Urtero adinekoen elkarteak beraien egunean bi elkartekide omen-tzeko ohitura du. Aurtengoan ere horrela egingo dute. 2016. urten honetan omenaldia jasoko duten elkarteko bazkideak Itziar Zurutuza eta Santiago Redondo izango dira.

Bazkarira joan ahal izateko autobus zerbitzua erabiltzeko aukera izango da, hain zuzen, autobusa plazan eta adinekoen etxean geratuko da.

Lerro hauetatik elkartekide guztiei beraien eguna ondo pasa dezatela opa diegu, omenaldia jasoko duten herritarrei ere zorionik beroenak bidaltzen dizkiegu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate