Diario Vasco

Jubilatuen elkarteak Iratxera txangoa antolatu du hilaren 20rako

Iratxera, Nafarroara, joango dira oraingo honetan Alegiako Jubilatuen elkarteak hilaren 20rako prestatu duen txangoan parte hartzen dutenak. Goizeko 8:45ean irtengo da autobusa zubitik, 10:30ean iritsiko dira Iratxera eta, ezer baino lehen, hamaiketakoa egingo dute bertan:. Sabela bete ondoren Dicastillon olio errota eta upategia bisitatuko dituzte eta bazkalordu-arte bertako azoka ikusteko denbora librea izango dute. Bazkalosterako, berriz, bingoa eta dantzaldia prestatu dute. Txangorako txartelak hilaren 13an jarriko dira salgai 35 euroren truke, plazak bukatu arte. Hilaren 13an eta 14an bazkideek bakarrik izango dute txartelak erosteko aukera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate