Diario Vasco

«Errekondok azken urteetan astean bi egunez egin du lan», dio udal Gobernuak

Jakoba Errekondoren kaleratzearen harira Udalak bere bertsioa eman nahi izan du eta Zeraintzen SA sozietate publikoari buruz hasten da hitz egiten «Zeraintzenen jabea da 2003. urtetik udala. Sozietate hori disolbatzeko kausa objektibo legaletan dago, urtez urte galerak izan dituelako. Hori dela eta udalak itxi egingo du. Egoera eta erabaki horren berri herritarrei uztaileko herri batzarrean argitasun guztiz eman genien. Sozietateak bi langile ditu eta bi langileei udaleko langile izateko aukera eskaini diegu subrogazioaren bidez».

Subrogazio hauetaz hitz egiteko momentuan «batek aukera hori hobetsi du baina besteak, Errekondok, hasieran subrogazioa eskatu badu ere, gero iritziz aldatu du eta udaleko baldintzetan ez du subrogatu nahi izan. Langile honek azken urteetan lanaldi osoa izan arren, astean bi egunez egin du lan. Udaletan baldintza horiek mantentzea ezinezkoa da». Gauzak horrela, eta Jakobak Zeraingo proiektuari egindako ekarpena baloratzen «dugulako lanaldia %40tik %50a igotzeko proposamena luzatu diogu, udal teknikari kategoriarekin jubilatu artean. Azkenean berak proposamen bat luzatu dio udalari, eta nahiago izan du udalean ez sartzea. Proposamen hori aintzat hartuta bien aldeko adostasun osoarekin, Jakobarena eta udalarena, akordio ekonomiko batera iritsi gara».

Udalak iragarrri egin du «urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko eta agur esateko aukera izateko urriaren 20ean arratsaldez, gure iniziatibaz, eta Jakobarekin adostuta, hitzordua antolatu dugula». Bukatzeko, EH Bilduren udal Gobernuak dio, «tamalgarria da Zeraingo Herri Kandidaturak herritar guztiak informatu, eta herriko gauzak herrian txukundu ordez, herriko gauzak herritik kanporatzen dituela, gezurrak erabilita».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate