Diario Vasco

Eguren Ugarte bodegarako irteeran parte hartzeko aukera

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak Eguren Ugarte bodegara irteera antolatu du hilaren 22rako. Irteeran parte hartu nahi dutenek Adunako liburutegian eman beharko dute izena, astearte eta ostiraletan 17:30etik 19:30era. Eserleku gutxi batzuk geratzen dira oraindik libre eta hurrengo ostiralean amaituko da izen emateko epea. Irteeraren prezioa 39 eurokoa izango da, autobusa, bisita gidatua eta bazkaria barne. Ordainketa izen ematerakoan egin beharko da.

Irteera egunean, 8:00ak aldera jasoko ditu autobusak parte-hartzaileak eta 11:00ak aldera iritsiko dira Laguardiara. Bazkalondoren, Labastida herria ezagutzeko aukera egongo da eta 16:30ak aldera egingo da etxerako itzulera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate